Azken egunotan Bilbon hainbat pertsona hil zitezkeela ikusita sortutako alarma publikoaren aurrean, Bilbao Bizkaia HARROk honako gogoeta hauek egiten ditu:
•Ertzaintzak egindako polizia-ikerketa errespetatzen du –gaur egun isilpean dago– eta ahalik eta azkarren amaitzeko nahia adierazten du, heriotzen erantzule den pertsona atxilotu eta epaile izendatuz.
•Biktimen familiei bere babesa helarazten die, eta haien atsekabea errespetatuz, ez du inolako baloraziorik egingo poliziaren ikerketa amaitu arte.
•Azkenik, komunikabideen eta publiko orokorraren erantzukizuna eskatzen du, biktimen sexu-orientazioan arreta jarriz alarma soziala ez handitzeko, LGTBI komunitatearen estigmatizazioa sustatzea saihestuz.