Getxo HARRO: Glitter Trash eta La Xerach Drags
Bizkaia HARRO Getxon ere bizi da, eta zehazki Algortan, Kanariak eta Euskadi, ibilbidea eta freskotasuna, pasioa eta lumaz beteriko ikuskizun batean. La Xerach-ek, Euskadin urteak daramatzan artista kanariarrak, Kanarietako dragaren indar guztia ekarriko du: kolorea, energia, nortasuna eta agertokia bihar izango ez balitz bezala jateko gaitasuna. Bere ondoan izango da Glitter Trash, Galdakaoko drag euskalduna; indartsu datorren belaunaldi berri baten ordezkaria, jarreraz, ilusioz eta bere lekua egiteko gogoz betea.
Bilbao Bizkaia HARROk LGBTI+ kulturaren alde egiten du, transformismoaren alde eta Euskadiko artistei aukerak ematearen alde. Izan ere, eraldatzea hau ere bada: gure plazak arte marikaz betetzea, draga txiki zein helduengana hurbiltzea, erreferenteak sortzea eta aniztasuna diskurtsoetan bakarrik ez dela defendatzen erakustea; abestu, dantzatu, makillatu, handitu eta ospatu ere egiten dela, takoi, betile eta harrotasun handiz.