Proiekzioak
Cortometraje: NI HORRELAKOA NAIZ (eusk)
Iritsi da ordua “Ni horrelakoa naiz” aurkezteko. Zer?
LGTBIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna eman nahi dion film laburra. Baina, zertaz ari da film labur hau?”Ni horrelakoa naiz” filmak trans neska baten istorioa kontatzen du. Transizioa egiteko urratsa eman badu ere, eta harro badago ere, oraindik beldur da. Horietako bat da bere egungo mutil-lagunari trans pertsona bat dela esatea. Hala ere, egoera hori erabat aldatuko da neska-lagun ohia agertzen denean, bere iragan guztia ezagutzen baitu.