2023 Ladymartxa
erreserbatu orain ➔Jantzi elastiko morea eta kirol-oinetako eroso-erosoak Bilboko burdinazko gerrikotik barren ibiltzeko. Jarduera Funikularreko plazan hasiko da eta handik Artxandaraino igoko gara.
Goian gaudela, begiratokiko ikuspegiez gozatuko dugu eta ibilbide laburra egingo dugu Bilboko Memoriaren Ibilbideetako bat ezagutzeko. Hori bukatuta, berriro ere funikularrean jaitsi eta Zazpikaleetara hurbilduko gara.
Ibilaldia egin ondoren, indarrak berritu eta txikiteoan ibiliko gara Bilboko Zazpikaleetako hainbat tabernatan.
Ez dugu oharkabekoak izan nahi eta, beraz, musikarik onena jarriko dugu ibilaldi osoan eta ondoko txikitoetan.