PRIBATUTASUN GIDALERROAK

Fitxategiaren Arduradunaren Identitatea

Denominación social: Ortzadar LGBT Elkartea
CIF/NIF: G-95777389
Correo electrónico: info@ortzadarlgbt.eus
Domicilio social: Solokoetxe num 8. 2ºD.

Arrazoiak


Ortzadar LGBT Elkarteak bere Erabiltzaileen pribatutasun eskubideak babesten ditu eta onartzen du Ortzadar LGBT Elkarteak bere Erabiltzaileetatik jasotzen dituen datu pertsonalen babesaren garrantzia.

Dokumentu honen xedea erabiltzaileei haien datu pertsonalei ematen zaien trataeraren inguruan informatzea da.

Webgunean sartzeagatik soilik tratatuko diren datu pertsonalak

Zein datu tratatuko diren

Webgunean sartzeagatik, Ortzadar LGBT Elkarteak IP Helbidea eta konexioaren eta haren jatorriaren inguruko beste datu batzuk bilduko ditu.

IP helbidea Erabiltzailearen interneterako une zehatz bateko konexioa identifikatuko duen kodea da.

Erabiltzailearen Interneterako sarbidearen hornitzaileak bakarrik identifikatu ahal izango du une zehatz batean IP helbide bati esleitutako abonatua nor den.

Webgunearen euskarri den zerbitzariaren berezko izaera dela eta, Erabiltzailearen IP helbidea automatikoki erregistratuko da sarreraren datarekin eta orduarekin batera.

Zertarako erabiltzen diren datuak

Datu horiek webgunearen erabilera normala kudeatzeko bakarrik erabiliko dira.

Datuen hartzaileak

Ortzadar LGBT Elkarteak ez dio informazio hori hirugarren bati emango, indarrean den legeriak behartuta ez bada (adibidez, poliziaren ikerketa baten barruan eskakizun ofiziala jasotzea).

Legezko tratamendua

IP Helbidearen tratamendua legitimizatzen duen oinarri juridikoa webgunea ematea ahalbidetzeko behar teknologikoa da.

Datuen tratamenduaren epea

IP helbideak ez dira gordetzen.

Webgunearen bitartez egindako datu pertsonalen beste tratamendu batzuk

Cookieak eta antzerakoak

Ortzadar LGBT Elkarteak cookieak eta datuak ekipo terminaletan biltegiratzeko eta berreskuratzeko antzerako beste mekanismo batzuk (aurrerantzean, cookieak) erabiltzen ditu.

Cookieak Erabiltzailearen nabigatzailean deskargatzen diren eta aurrerago Ortzadar LGBT Elkarteak irakurri ditzakeen fitxategiak dira. Horrela, cookieek hainbat funtzionaltasun ahalbidetzen dituzte, besteak beste, aurretik webgunean sartu den Erabiltzailea ezagutzea eta hura hobetzea ahalbidetzen duten webguneko zerbitzuaren erabileraren analisia egin ahal izatea.

Izan ere, ezin da Erabiltzailearen identitatea ezagutu Ortzadar LGBT Elkarteak erabiltzen dituen cookietatik abiatuta, Erabiltzaileak beste baliabide batzuen bitartez informazio osagarria ematen ez badu eta horiek deskargatutako cookieekin lotu ezin badira.

Gehiago jakiteko, ikus Cookieen politika.

Bezeroen Arreta Zerbitzuaren formularioa:

Ortzadar LGBT Elkarteak Bezeroen Arreta Zerbitzuaren formularioaren bitartez tratatuko ditu emandako datuak, kontaktu eskaerari erantzuteko xedearekin.

Oinarri juridikoa: Tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa kontaktu eskaera bidaltzeko unean erabiltzaileak adierazitako onespena da.
Gordetzeko epea: Datuak erabiltzailearen kontaktu eskaerari erantzuteko beharko den denboraz tratatuko dira. Gero, 3 urtez blokeatuko eta gordeko dira tratamenduaren ondorioz gerta daitezkeen erantzukizun arazoei erantzuteko.
Emandako baimena kendu ahal izango duzu eta zure eskubideak erabili, zuk nahi duzunean, Pribatutasun Gidalerro hauen interesdunen eskubideen atalean adierazten den bezala.

EUP plataformari buruzko informazioa eskatzeko formularioa:

Ortzadar LGBT Elkarteak EUP plataformari buruzko informazio eskaeren bitartez emandako datuak tratatuko ditu, eskaerari erantzuteko xedearekin.

Oinarri juridikoa: Tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa eskaera bidaltzeko unean erabiltzaileak adierazitako onespena da.
Gordetzeko epea: Datuak erabiltzailearen kontaktu eskaerari erantzuteko beharko den denboraz tratatuko dira. Gero, 3 urtez blokeatuko eta gordeko dira tratamenduaren ondorioz gerta daitezkeen erantzukizun arazoei erantzuteko.
Emandako baimena kendu ahal izango duzu eta zure eskubideak erabili, zuk nahi duzunean, Pribatutasun Gidalerro hauen interesdunen eskubideen atalean adierazten den bezala.

Erregistroko formularioa ‘Login’:

Ortzadar LGBT Elkarteak erregistroaren formulario bitartez emandako datuak tratatuko ditu (izen-abizenak, posta helbidea eta posta elektronikoa, besteak beste) webguneko erabiltzailearen erregistroa eta sarbidea kudeatzeko.

Oinarri juridikoa: Tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa webgunerako erregistroa eta sarbidea kudeatu beharra da.
Gordetzeko epea: Erabiltzaileak webgunean baja eman arte behin betiko gordeko dira xede horrekin bildutako datuak, edo haren aurka azaltzeko edo haiek ezabatzeko eskubidea erabiltzen duenera arte. Borondatezko baja hori emandakoan, datuak 5 urtez blokeatuko ditugu eta, ondoren, ezabatu egingo dira.
Ortzadar LGBT Elkarteak jakinarazten du erabiltzailearen alta egiaztatzeko eduki komertzialik gabe lehenengo posta elektroniko bat bidaliko zaiola erabiltzaileari, emandako datuak egiazta ditzan.
Gainera, erabiltzaileak ez badu haren aurka egiteko laukia markatu, EUP plataformari eta Ortzadar LGBT Elkarteak sustatutako zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste zerbitzu, ekitaldi edo berrikuntzari buruzko jakinarazpen komertzialak jasoko dituzu. Xede hori legitimizatzen duen oinarri juridikoa Ortzadar LGBT Elkarteak aurretik harreman bat izateagatik informatuta mantentzea da. Datuak mugarik gabe erabiliko dira baja eman arte edo zure datuak ezabatzea eskatzen duzun edo haien erabileraren aurka azaltzen zaren arte. Gero, 3 urtez gordeko dira blokeatuta tratamenduaren ondorioz gerta daitezkeen erantzukizun arazoei erantzuteko. Komunikazio komertzialen inguruko informazio gehiago eskura daiteke Pribatutasun Gidalerro hauetako komunikazioen atalean.

Eskubideak erabili ahal izango dituzu, zuk nahi duzunean, Pribatutasun Gidalerro hauen interesdunen eskubideen atalean adierazten den bezala.

Newsletterra harpidetzea

Ortzadar LGBT Elkarteak harpidetza formularioaren bitartez emandako datuak newsletterra bidali ahal izateko eta EUP plataformari eta Ortzadar LGBT Elkarteak bultzatutako beste zerbitzuei, ekitaldiei edo berriei buruz aldizka informazioa bidaltzeko erabiliko du harpidetza formularioa.

Oinarri juridikoa: Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa newsletterra harpidetzeko eskaera bidaltzeko unean erabiltzaileak adierazitako onespena da.
Gordetzeko epea: Datuak mugarik gabe erabiliko dira baimena kendu arte edo zure datuak ezabatzea eskatzen duzun arte.
Ortzadar LGBT Elkarteak erabiltzaileari jakinarazten dio alta egiaztatzeko eduki komertzialik gabe lehenengo posta elektroniko bat bidaliko zaiola erabiltzaileari, emandako datuak egiazta ditzan.
Komunikazio komertzialen inguruko informazio gehiago eskura daiteke Pribatutasun Gidalerro hauetako komunikazioen atalean.

Izarño baten bidez (*) nahitaezko gisa adierazita ez dauden datu pertsonalak ematen badizkiguzu, zure datuak barneko azterketa estatistikoak egiteko erabiliko ditugu. Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa datu haiek betetzen duen unean erabiltzaileak adierazitako onespena da.

Zure datuak mugarik gabe erabiliko dira xede horrekin aurkaratze, ezabatze edo baimena kentzeko eskubideak erabiltzen dituzun arte, Pribatutasun Gidalerro hauetako interesdunen eskubideen atalean adierazten den bezala.

Dendak atxikitzea

Ortzadar LGBT Elkarteak atxikitze formulario bitartez emandako zure datuak atxikitze eskaera kudeatzeko eta atxikitze horrekin lotutako zerbitzuak izatearekin lotutako komunikazioak bidaltzeko erabiliko ditu.

Oinarri juridikoa: Tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa kontratu-harremana da.
Gordetzeko epea: Erabiltzaileak zerbitzu horretan baja eman arte behin betiko gordeko dira xede horrekin bildutako datuak, edo haren aurka azaltzeko edo haiek ezabatzeko eskubidea erabiltzen duenera arte.
Ortzadar LGBT Elkarteak erabiltzaileari jakinarazten dio alta egiaztatzeko eduki komertzialik gabe lehenengo posta elektroniko bat bidaliko zaiola erabiltzaileari, emandako datuak egiazta ditzan.
Gainera, erabiltzaileak ez badu haren aurka egiteko laukia markatu, EUP plataformari eta Ortzadar LGBT Elkarteak sustatutako zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste zerbitzu, ekitaldi edo berrikuntzari buruzko jakinarazpen komertzialak jasoko dituzu. Xede hori legitimizatzen duen oinarri juridikoa Ortzadar LGBT Elkarteak aurretik harreman bat izateagatik informatuta mantentzea da. Datuak mugarik gabe erabiliko dira baja eman arte edo zure datuak ezabatzea eskatzen duzun edo haien erabileraren aurka azaltzen zaren arte. Gero, 3 urtez gordeko dira blokeatuta tratamenduaren ondorioz gerta daitezkeen erantzukizun arazoei erantzuteko. Komunikazio komertzialen inguruko informazio gehiago eskura daiteke Pribatutasun Gidalerro hauetako komunikazioen atalean.

Eskubideak erabili ahal izango dituzu, zuk nahi duzunean, Pribatutasun Gidalerro hauen interesdunen eskubideen atalean adierazten den bezala.

Erosketa prozesua

Erosketa prozesuan izena, abizenak, posta helbidea, helbide elektronikoa, gure plataformaren bitartez egingo dituzun eskaeren kobratze-ordaintze, entrega eta itzultzeen kudeaketa, egindako eskaeren erreklamazioak aurkezteko eta legez guri dagokigun obligazioak betetzeko erabiliko ditu Ortzadar LGBT Elkarteak zure datuak.

Oinarri juridikoa: Tratamendu hau legitimizatzen duen oinarri juridikoa kontratu-harremana da, eta baita harreman horren ondoriozko lege obligazioei eta Ortzadar LGBT Elkarteak erosketarekin lotuta egin dezakeen kontsulta orori erantzuna ematea ere.
Gordetzeko epea: Produktua entregatzen bukatu denetik eta legez uko egiteko epea bukatu denetik 6 urteko gutxieneko epean tratatuko dira datuak.
Eskubideak erabili ahal izango dituzu, zuk nahi duzunean, Pribatutasun Gidalerro hauen interesdunen eskubideen atalean adierazten den bezala.

Komunikazio komertzialak bidaltzea


Ortzadar LGBT Elkarteak erabiltzaileari jakinarazten dio erabiltzaileak eskatuko dizkion komunikazio komertzialak edo formularioetan haiek ez jasotzeko laukia markatu ez badu, Sendinblu tresnen bitartez igorriko dira, kasuak kasu, eta HubSpot, Inc. nagusiki, zeinaren zerbitzariak Estatu Batuetan dauden, non legeak ez du Europakoak bezalako datuen babesa eskaintzen; izan ere, datuen babeseko berme egokiak ematen dira Europar Batzordeak onetsitako Kontratuen Baldintzak sinatuz (Decisión 2010/87/UE).

Komunikazio komertzialak posta elektroniko bidez bidaltzeko erabiltze den tresnak esteka eta irudi ñimiñoak eta gardenak izan ditzake, zure helbide elektronikoari lotuak. Horrela, irudi hauetako bat deskargatzen denean edo posta elektronikoko esteketan sartzen zarenean, Ortzadar LGBT Elkartea jakin dezake, xede estatistikoekin, posta ireki den ala ez, edo posta horretatik estekaren batean sartu zaren ala ez. Horiek erabiltzea eragotzi ahal izango duzu posta elektronikoaren kudeatzailea edo programa irudien deskarga automatikoa eragozteko konfiguratuz edo jasoko dituzun posta elektronikoetako estekak ez sakatuz.

Komunikazio bakoitzean, erabiltzaileak baja izapidetzeko berariazko mekanismoen bitartez informazio hau jasotzearen aurka ager daiteke eta baimenari uko egiteko, aurka azaltzeko edo ezeztatzeko eskubidea erabili ahal izango du.

Informazioaren hartzaileak


Entitateak ez dio informazio hori hirugarren bati emango, indarrean den legeriak behartuta ez bada (adibidez, poliziaren ikerketa baten barruan eskakizun ofiziala jasotzea). Lagatze hori legitimizatzen duen oinarri juridikoa lege obligazio bat bete beharra da.

Izan ere, zu identifikatzeko datuak eta zure datu transakzionalak laga ahal izango ditugu haien jomuga ordaintzeko plataforma bat edo ordaintzeko beste baliabideren bat denean, erositako produktuen ordainketa gauzatu eta errazte aldera, eta baita datuen transmisio seguruan parte hartzen duten enpresak direnean ere. Erosteko Baldintza Orokorrak, erabiltzaileak online egiten dituen ordainketekin lotutako datuak nola prozesatzen diren hobeto jakin ahal izango du. Lagatze hori legitimizatzen duen oinarri juridikoa salerosketa kontratu-harremana egikaritzea da.

Bukatzeko, harremanetarako zure datuak, entregarako helbidea, izena eta abizena eta telefonoa mezularitza enpresen hornitzaileei, zeinak eskatutako produktua entregatuko duten, eta saltokiei ere laga ahal izango zaie, erosteko baldintza batzuekin. Lagatze hori legitimizatzen duen oinarri juridikoa salerosketa kontratu-harremana egikaritzea da.

Eskatutako informazioaren nahitaezko izaera edo izaera fakultatiboa


Formulario bakoitzean nahitaez beharko diren datuak hala agertuko dira formularioan bertan. Informazio hori ez emateak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua egikaritzea eragotziko du.

Eskubideen erabilera


Datuak babesteko araudiak hurrengo eskubideak bermatzen dizkie erabiltzaileei:

Atzitzea: Erabiltzaileari zein informazio duen, nondik atera duen, nori eskatu dion eta zein erabilerarako tratatu den jakitea ahalbidetzen dio.
Zuzentzea: Erabiltzaileari oker zegoen edo eguneratu gabe zegoen daturen bat zuzentzea ahalbidetzen dio.
Ezereztea: Bere datuak erabiliak izateari uzteko aukera ematen dio erabiltzaileari.
Aurkaratzea: Bere datuak xede zehatz batekin erabiliak izateari uzteko aukera ematen dio erabiltzaileari.
Mugatzea: Datuen tratamendua mugatzea ahalbidetzen dio erabiltzaileari, baina ondoren beste helburu baterako gorde ahal izango dira.
Eramateko prestatzea: Erabiltzaileari bere datuen kopia bat formatu elektronikoan eskuratzea ahalbidetzen dio eta, egoera zehatz batzuetan, zerbitzuen beste hornitzaile bati jakinaraztea eskatzea ere. Erabiltzailearen baimenarekin egindako tratamendu informatizatuei bakarrik aplikatu ahal izango zaizkie, edo kontratua bete ahal izateko.
Baimena baliogabetzea: Erabiltzaileari bere datuak tratatzeko eman zuen baimena atzera botatzea ahalbidetzen dio.
Eskubide horiek erabili ahal izateko, haiek eskatzen dituen Erabiltzailea identifikatu ahal izan beharko da, eta haren identitatea Ortzadar LGBT Elkarteak tratatutako datuekin lotzea.
Halere, sartu izanagatik bakarrik datuen tratamenduari dagokionez, Ortzadar LGBT Elkarteak ezin du lotura hori webgunean sartu izanagatik bakarrik tratatuko dituen datuekin ezarri, Erabiltzaileak hura identifikatzea ahalbidetuko dioten dokumentuak ekarri ezean (esaterako, Interneten sartzeko hornitzailearen ziurtagiria, non Erabiltzaileari egun eta ordu zehatz batean esleitutako IP helbidea adierazten duen ziurtagiria, adibidez.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie aipaturiko eskubideak erabil ditzaketela Ortzadar LGBT Elkartearen aurrean, eta baita tratamenduentzako baimena baliogabeutu dezaketela ere, postaz ‘Fitxategiaren arduradunaren identitatea” eremuan adierazitako helbidera idatziz, edo posta elektronikoz info@ortzadarlgbt.eus helbidera, eta Webgunearen erabiltzaile gisa identifikatu, NANaren edo dokumentu baliokide baten fotokopia gehituta, eta eskakizuna zehazten duelarik.

Erabiltzaileek horri buruzko informazio gehiago behar badute edo datuen babeseko eskubidea urratu dela uste badute, Datuen Babeseko Espainiako Agentziarekin jar daitezke harremanetan (www.aepd.es)

Erabiltzailearen konpromisoak

Erabiltzaileak 14 urtetik gora dituela eta hark emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela bermatzen du. 14 urtetik beherakoen kasuan, gurasoen edo tutoreen gainbegiratzearekin sartu ahal izango dira zerbitzuetan, eta transakzioren bat egiten badute, haien bitartez egin beharko dute.

Erabiltzaileak emandako informazioan aldaketaren bat dagoenean info@ortzadarlgbt.eus helbidera jakinarazteko konpromisoa adierazten du, eta horretarako WEBGUNEAREN erabiltzaile gisa identifikatuko da eta aldatu nahi den informazioa zehaztuko ditu.

Halaber, identifikazioko gakoak eta kodeak isilean gordetzeko konpromisoa hartzen du, eta baita Ortzadar LGBT Elkarteari ahalik eta bizkorren jakinaraztea haien galera, lapurreta edo baimenik gabeko sarrera. Komunikazio hori gertatzen ez bada, Ortzadar LGBT Elkartea ez da hirugarrenek pasahitz eta identifikatzeko kode horiek baimenik gabe erabiltzearen erantzulea izango.

Zure pribatutasuna babesteko ahal dugun guztia egiten dugun arren, ezin dugu bermatu zuk emandako edo hornitutako informazioaren segurtasuna, beraz, informazio hori zabaltzea zure erantzukizunekoa izango da. Hori dela eta, zure datuak edo zuri buruzko bestelako informazioa hornitzen eta zabaltzen dituzunean, online komunikazioetan zabaltzea erabakitzen duzunean esaterako, informazio hori behin behineko bildu daitekeela eta hirugarrenek, zure baimenarekin edo zure baimenik gabe) erabili ahal izango dutela kontuan hartzea eskatzen dizugu.

Erabiltzaileak emandako hirugarrenen datuak


Erabiltzaileak hirugarren baten datu pertsonalak emango balitu, edozein xederekin, kaltetuei horren berri eman izan diela eta datuak entitateari emateko baimena duela bermatuko du.

Erabiltzaileak baldintza hauek urratzeagatik erantzukizunak argitu behar badira, urratze horren ondorioei erantzun beharko dio.

Segurtasun neurriak


Entitateak neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartu ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe atzitzea saihesteko, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta haien arriskuak, gizakiek zein inguruneak eraginak, aintzat hartuta.

Izan ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla erasoezinak.

Informazio gehiago


Gure Pribatutasun Gidalerroetan bildutako informazioaren inguruan zalantzarik izanez gero, posta elektronikoa bidal dezakezu hurrengo helbidera: info@ortzadarlgbt.eus

HARROladies

Ezagutu HARROladies

Guretzat bakarrik den espacio bat!