ADIERAZPENA: Eraso homofoboa Villabonan

16/05/2023
Bilbao Bizkaia HARROk Villabonako udalerrian bikote batek jasandako eraso homofoboa gaitzesten du.

Asteburu honetan Villabonan bikote batek jasandako eraso homofoboaren harira, Bilbao Bizkaia HARROk honako hau adierazi du:


● Bikoteak jasandako erasoa irmoki eta zalantzarik gabe gaitzesten dugu eta biktimaren eskura jartzen ditugu egoera honetan laguntza, babesa eta akonpainamendurako behar izan ditzakeen baliabide guztiak.
● Gure erakunde guztien gaitzespen publikoa, irmoa eta azkarra eskatzen dugu. Giza eskubideen gaia da hau, eta ez dago beste aukerarik. Isiltasuna onartezina da erasoaren aurrean.
● EAEko udalei, eta kasu honetan Villabonari, konpromisoa eskatzen diegu, Berdinduk, EAEko Gobernuak definitu dituen LGTBI eraso larri horietan fiskal partikular gisa parte hartzeko. Eraso hau maiatzaren 17aren, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren, bezperan gertatu zen, eta aniztasunarekiko intolerantziaren basakeria nabarmentzen du. Horregatik, konpromiso argi eta zalantzarik gabekoa hartzeko garaia da.
● Azkenik, fiskaltzari eraso honen aurka neurriak har ditzala eskatzen diogu, sexu-orientazioan oinarritutako gorroto-delitu argia baita.

¡Compártelo!

Más notas de prensa

12/06/2019
Bilbao Bizkaia HARROk eta Bilbao Historikok antolatuta, erakusketa ekainaren 12tik 28ra egongo da ikusgai hiriko bi tokitan: Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan eta Bilbao Historikoren lokaletan.
25/05/2023
Bilbao Bizkaia HARROk Arenaleko kaian jarritako Harrotasun publizitate-pankartetan agertu diren grafitiak salatzen ditu
05/05/2022
Azken egunotan Bilbon hainbat LGTBI pertsona hil zitezkeelakoan sortutako alarma publikoaren harira, Bilbao Bizkaia HARROk honako adierazpenak egiten dizkie komunikabideei.
12/05/2023
Bilbao Bizkaia HARROren 2023ko edizioaren datak behin betikoak dira dagoeneko: askatasunaren eta aniztasunaren ortzadarra Bizkaiko lurralde osotik hedatuko da ekainaren 15etik 29ra.

HARROladies

Ezagutu HARROladies

Guretzat bakarrik den espacio bat!