Ortzadar LGBT Elkarteak Bilbao Bizkaia HARRO babesteko eta kanpoan sustatzeko eskatu dio Basquetourri, LGBTI+ turismoa erakartzeko ekimena den aldetik

24/01/2025
    • Aniztasunaren aldeko ekimen hori antolatzen duen Ortzadar LGBT Elkartea FITUR azokan izan da LGBTI+ kulturaguneak aldarrikatzeko eta beste Harrotasun batzuekiko nazioarteko aliantzak indartzeko asmoz.
    • Bilbao Bizkaia HARRO 2025 ekainaren 13tik 22ra egingo da.

Bilbao Bizkaia HARRO (BBHARRO), Ardatz Atlantikoan egiten den Harrotasun-ekimen nagusia, ekainaren 13tik 22ra ospatuko da aurten. Egun horietan, aldarrikapen-ortzadarra hedatuko da Bizkaiko hiriburuaren eta eta lurraldeko beste herri batzuen gainean. Herriok eta aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-identitatearen aldeko ekitaldi honen programazio osoa ekitaldia hurbildu ahala ezagutaraziko dira. Aurtengoa hamaikagarren edizioa izango da. Kulturak eta aisialdiak berriro erakutsiko dute sekulako indarra dutela LGBTI+ pertsonen eskubideen aldeko borrokan laguntzen.

Ortzadar LGBT Elkartea, BBHARRO antolatzen duen elkartea, FITUR azokan izan da, hau da, Madrilen urtero-urtero egiten den Nazioarteko Turismo Azokan. FITURrera joanda, elkarteak helburu izan du helburua lan-ildo batzuetan aurrera egitea, LGBTI+ kulturaguneak aldarrikatzea eta beste Harrotasun-ekimen batzueko nazioarteko aliantzak indartzea. Era berean, Ortzadar LGBT Elkarteak Bilbao Bizkaia HARRO babesteko eta Euskadin nahiz Ardatz Atlantikoan egiten den Harrotasun-ekimen nagusia kanpoan sustatzeko eskatu dio Basquetourri, LGBTI+ turismoa erakartzeko eragile esanguratsua den aldetik.

Hain zuzen ere, munduko hiri askotan egiten diren Harrotasun-ekimenek agerian jarri dute kolektibo horren errealitatea ikusarazteko duten eraginkortasuna eta oihartzuna. Azken batean, beste tresna bat dira horrelako ekimenak askatasunen aldeko gizarte-lan etengabean.

Ortzadar LGBT Elkarteko kideok gizarte- eta politika-esparruen inplikazio osoa aldezten dugu, LGBTI+ eskubide eta askatasunetan benetan eta eraginkortasunez aurrera egin dezagun. Inguruabar horretan, FITUR azokara egindako bisita honetan, gure ohiko lan-ildoari jarraituz, hainbat bilera izan ditugu turismo-arloko eragileekin (hotelak, merkataritza, tokiko ostalaritza…), aniztasunaren aliatu bilakatu daitezen, balio horiek enpresaren edo erakundearen egunerokoan txerta ditzaten, eta euren eskaintzak eta esperientziak eremu atseginak bilatzen dituen kolektibo baten eskakizunetara egokitu ditzaten.

FITUR lako topaguneek halako harremanak sendotzeko aukera ematen digute eta, aldi berean, erakundeei LGBTI+ kulturaguneak bultzatzearen alde egin dezatela eskatzeko, batetik, Euskadi Ardatz Atlantikoaren abangoardian egon dadin, eta, bestetik, turismo-helmuga anitza eta balioz beterikoa izan dadin.

Nazioarteko oihartzuna duen azoka honetan, munduko beste leku batzuetan egiten diren Harrotasun-ekimenen sustatzaileekiko harremanak sendotzeko aukera izan dugu, bai eta lehendik harremanetan gaudenekikoak ere, EPOA (European Pride Organisers Association) eta InterPride (International Association of Pride Organizers) erakundeak direla bide,  Ortzadar LGBT Elkartea bi erakunde horiei atxikita dago eta. Honelako topaguneei eta urte osoan eten barik lantzen dugun komunikazioari esker, LGBTI+ eskubideen gaurkotasunari buruzko ikuspegiak partekatzeko eta gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko aukera paregabea ematen digute.

¡Compártelo!

Más notas de prensa

Bilbao Bizkaia Harro
12/06/2019
Organizada por Bilbao Bizkaia HARRO y Bilbao Historiko, la muestra permanecerá del 12 al 28 de junio en dos espacios de la villa: la sede de Juntas Generales de Bizkaia y los locales de Bilbao Historiko

HARROladies

Ezagutu HARROladies

Guretzat bakarrik den espacio bat!