KOMUNIKATUA

16/01/2025

EHGAM Bilbaok Bilboko Martzana kaian hotel baten inaugurazioaren inguruabarrean egin dituen adierazpenen harira, Bilbao Bizkaia HARRO (BBHARRO) aipatzean, «turismoa sustatzeko diseinatutako plana» dela, eta «tokiko LGBTI+ kolektiboaren beharrak eta iritziak guztiz zapaltzen dituen ekimena» dela entzunda, ORTZADAR LGBT ELKARTEAk, BBHARRO ekimena antolatzen duen elkartea den aldetik, honako gogoeta hauek egin nahi ditu:

(1) Bilbao Bizkaia HARRO ekimena duela hamaika urte sortu zen gure lurraldeko Harrotasuna aldarrikatzeko, LGBTI+ pertsonen eskubideek gizarte, erakunde eta hedabideen agendan lekua izan behar dutela aldarrikatzeko gizarte-ekimena izateko helburuz. Ekimen hori lehendik zeuden beste batzuen osagarria da eta, denak batera, eginkizun garrantzitsua izan dute gero eta indar handiagoz gailentzen saiatzen ari den gorrotoaren diskurtsoaren aurkako borrokan

(2) Europako eta munduko beste Harrotasun ekimen batzuen parekotzat jo dezakegun sentsibilizazio eta askatasunen aldeko borrokaren formatuak argiro erakutsi dizkigu beraren aldarrikapen-indarra eta gizartean duen eragina LGBTI+ kolektiboaren eskubideetan aurrera egin dezagun. Gogorarazi nahi dugu Bilbo-Bizkaiko Harrotasunak 10.000 pertsona bildu zituela lehen edizioan (2015); 2024ko edizioan, aldiz, 50.000 lagun bildu dira. Ekimenaren onespenak erakusten du, ezbairik gabe, LGBTI+ kolektiboak oso atsegin dituela adin guztietako pertsonek parte hartzen duteneko kultura-, aisialdi- eta aldarrikapen-ekimenok.

Gainera, aintzat hartu behar da egitasmo honek LGBTI+ aldarrikapena eraman duela Bilboko kaleetatik harago, Bizkaiko herrietara, hain zuzen ere, 2022Ɵk gure lurraldeko hamar eskualdeetatik bostetan (Enkarterri, Uribe Kosta, Lea Artibai, Txorierri eta Busturialdea) garatu dela.

(3) Ortzadar LGBT Elkarteak deitoratzen du EHGAM lako erakunde batek, frankismoaren urterik latzenetan LGBTI+ kolektiboaren eskubideen aldeko borrokan aurrendaria izan zenak, gaur egun interes alderdikoiak lehenestea eta beste LGBTI+ erakunde batzuei eraso egitea, eskuin muturrak barreiatzen duen gorrotoaren eta eskubideen aurkako mugimenduen diskurtsoaren aurka batzen gaituzten alderdi erkideak bilatzen lanean aritu beharrean.

Bilakaera horren ondorioz, E28 Koordinakundea deslegitimaturik geratu da Bizkaiko LGBTI+ erakundeen arteko eztabaida sustatzeko gune gisa, bere ikuspegia inposatu nahi eta ikuspegi horrekin bat ez datozenak kanporatu gura dituelako. Hala, koordinatzaile hori hondar-bilgune bilakatu da, Harrotasuna ospatzen den hilabetea iristen denean, ez bestetan, burua agertzen duena; bilgune horrek ez dauka inolako aniztasunik, eta oso urrun dago LGBTI+ pertsonen aldarrikapen eta benetako interesetatik.

(4) Asko dago egiteko. LGTBIfobia indarra hartzen ari da eta gorroto-diskurtsoak nagusitzeko saiakera betean ari dira. Horregatik, ezinbestekoa da esparru guztietan borrokatzen jarraitzea. LGBTI+ kolektiboaren beharrak hor daudelako urte osoan. Eta programak behar dituzte, ekimenak eta politikak gauzatu, gizarte eta eraundeetaƟk ematen diren laguntzak… Baina ekinbideak etengabea izan behar du… Ez ekainaren 28 inguruan bakarrik.

Borroka soziopolitikoa ezinbestekoa da LGBTI+ eskubideei dagokienez aurrerapausoak erdiesteko. Eta ez da bateraezina kultura- eta jai-moldeekin: espazioak geureganatu ditugu, benetako aurrerapenak lortu ditugu aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-idenƟtatearen aldeko borrokan. Eta garaipen horiek ez ospatzeari uko egiten diogu

Aldarrikapenaren moldea edozein dela ere, premiazkoa da batasuna. Borroken aniztasunean sinesten dugu, elkarlanean, bizitzeko eta askatasunak defendatzeko moduekiko errespetuan. Ez diogu utziko LGBTI+ pertsonen eskubideen alde lan egiteari. Ez diogu dantza egiteari utziko. Iritziak iritzi

¡Compártelo!

Más notas de prensa

Bilbao Bizkaia Harro
12/06/2019
Organizada por Bilbao Bizkaia HARRO y Bilbao Historiko, la muestra permanecerá del 12 al 28 de junio en dos espacios de la villa: la sede de Juntas Generales de Bizkaia y los locales de Bilbao Historiko

HARROladies

Ezagutu HARROladies

Guretzat bakarrik den espacio bat!