Bilbao Bizkaia HARROk galdatu egiten du laneko inguruneetan LGBTI eskubideetan aurrera egin dadin

28/06/2024

Aurten, Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak hamargarren urteurrena egingo du LGBTI+ kolektibaren eskubideen alde borrokan. LGBTI+ kolektiboaren inguruko sentsibilizazio kanpainarik handiena iragarri du hedabideetan; LBTI+ emakumeentzako urteko agenda sortu du; migratzaileak laneratzea ahalbidetzen duten ekimenak bultzatu ditu eta harrotasun benetan anitza, pertsona guztiek leku duten harrotasun-jaia, antolatu du.

Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak harrotasunaren hamargarren edizioa itxi zuen igandean, eta balantzea oso ona izan da, kulturaren, aliantzen eta aisialdiaren aldeko apustua berretsi dela, horiek kolektiboa ikusarazteko eta aldarrikatzeko tresnatzat erabilita. Bilbao Bizkaia HARROren aurtego edizioa inoiz baino eskualde gehiagotan egon da; zehazki, bost udalerritan: Derion, Santurtzin, Gueñesen eta Getxon, bai eta hiriburuan ere, Bilbon. Adin, koadrila eta familia guztietako 50.000 pertsonak parte hartu dute ekimen honetan, musika eta aldarrikapen-mezuekin bat eginik; nabarmentzekoa da gazte eta LBTI+ emakume emakume ugari bertaratu direla. Datu horiek, zalantzarik gabe, Euskadiko eta ardatz atlantikoko LGBTI+ Harrotasun-ekimen nagusi bihurtu dute BBHarro. LGBTI+ eskubideak babesteko ikur, eguzkilorea elementu nagusi daukan kartelak adierazi duen moduan.

Horregatik, Bilbao Bizkaia HARROk enpresetan jarri nahi du arreta aurten. Euskadiko enpresetan LGBTI pertsonen errealitatea aztertzen duen azterlan berariazkorik ezean, badira datu batzuk. Duela hilabete, gutxi gorabehera, UGT sindikatuak salatu zuen LGBTI+ langileen % 78k homofobia- edo transfobia-erasoak pairatu dituztela, eta % 40k identitatea ezkutatu dutela errepresaliak jasateko beldurrez. Beste alde batetik, trans pertsonek salatu dute, % 15 kanporatu dituztela elkarrizketan bertan genero-identitateagatik. Datu horiek bat datoz Aniztasunaren eta Inklusioaren aldeko Enpresen Sarearen (REDI) edo Europako Giza Eskubideen Behatokiaren beste azterlan batzuetan azaldutako joerarekin. Datuetan oinarriturik, argi dago asko dagoela egiteko lan-eremuan, eta egoera arintzeko, enpresa-sareari eskatu bear zaio proaktiboa izan dadila LGBTI+ berdintasunaren aldeko neurriak bultzatzen, lege batek hala eskatu arte itxaron beharrik gabe. Eremu horretan aurrera egiteko, Bilbao Bizkaia HARROk honako neurri hauek ezartzea proposatu die Eusko Jaurlaritza berriari eta enpresa-sareari:

  • — LGBTI+ pertsonei seme-alabak izateko aukera ematea, kontziliazio-neurriak bultzatuz.
  • — Enpresen jazarpen- eta eraso-protokoloetan homofobia eta transfobia berehala txertatzea.
  • — Langileentzako erreferentziazko pertsona bat izendatzea, LGBTIfobiaren ziozko jazarpen- eta eraso-kasuetan jarduteko.
  • — Barneko eta kanpoko langileentzako sentsibilizazio-kanpainak egitea, enpresak aniztasunaren alde egiten duen apustua agerian uzteko.
  • — Laneko inguruneetan, aniztasuna errespetatzeari buruzko prestakuntza ematea langileei.

Amaitzeko, Bilbao Bizkaia HARROk LGBTI+ mugimenduaren batasuna aldezten du, Europako kontinente osoan eskuin muturrak sustatzen duen gorrotoaren diskurtsoari inolako zatiketarik gabe aurre egin ahal izateko. Hori dela eta, dei egiten dugu kolektiboaren arazoez egiatan kezkatzen den Bizkaiko LGBTI+ koordinakunde batean bat egitera (enplegua, erasoak, zigor-arlokoak ez diren erasoak zehatzen dituzten legeak…) eta interes alderdikoietara ez makurtzeko, LGBTI+ erakunde guztien eztabaida eta parte-hartzea onartu nahi ez duen koordinazio-eredua bazterturik.

Ez gara esateaz nekatuko… Ez diogu inoiz dantzan egiteari utziko. ESANAK ESAN eta EGINAK EGIN.

¡Compártelo!

Más notas de prensa

Bilbao Bizkaia Harro
16/01/2025

HARROladies

Ezagutu HARROladies

Guretzat bakarrik den espacio bat!