Bilbao Bizkaia HARROk salatzen ditu atzo gauean Bilbao-Bizkaia Pride-ren publizitate-egituran agertu ziren grafitiak. “Berriz ere, aniztasuna defendatzen dutela dioten baina haien jarraibideak jarraitzen ez ditugunoi beldurra ematen digutenen intolerantzia salatzeko beharra sentitzen dugu”, adierazi du Aratz Castrok, Bilbao Bizkaia HARROko koordinatzaileak.

Bilbao Bizkaia HARROk berresten du erabateko errefusa eta nazka agertzen dituela errepikatzen diren jokabide hauek, garai batekoak gogorarazten dituztenak, zeinen helburu bakarra beldurra ematea den. Benetan sentitzen dugu oraindik ere badirela ulertzen ez dutenak aniztasuna anitza dela, nahiz eta baieztapen hori agerikoa iruditu… Batzuentzat, argi dago ez dela.

«Urtero jasan behar izaten dugu oso talde anitz baten ordezkaritza bereganatu nahi dutenak», salatzen du Castrok. Horregatik, Bilbao Bizkaia HARROk baieztatzen du aktibismo sendoa defendatzen jarraituko dutela, sentsibilizazioa eta eraldaketa sustatzera bideratuta kultura, musika, artea eta foro politiko eta sozialen bidez. Iazko edizioak 50.000 parte-hartzaile erakarri zituen, eta horrek erakusten du ekitaldi kultural, jai-giroko eta aktibista honek duen babes handia.

Zentzu honetan, LGTBI erakundeei eskatzen diegu eraso honetan konplize ez izateko eta beren gaitzespen irmoa adierazteko. Argi utzi nahi dugu Bilbao Bizkaia HARROk bere ahalegin guztiak LGTBI fobiaren eta gorroto delituen aurka borrokatzera bideratuko dituela: ez dugu gure lana, denbora eta baliabideak komunitatea zatitzera bideratuko.

Erakundeak alderdi politikoei eraso mota hauen aurka hitz egiteko eta gaitzesteko ere eskatzen die. “Isiltasunak baimena dakar erasoaren aurrean”, adierazi du erakundeak.

«Ez gaituzte isilaraziko. Giza eskubideen alde lan egiten dugulako, askatasunen alde, eta inork, edonork, ez gaituela armairuan sartzen uzten uzten ez diogulako. Borrokan jarraituko dugu. Dantzan jarraituko dugu. Norbaitek esaten duena gorabehera».

HARROladies

Ezagutu HARROladies

Guretzat bakarrik den espacio bat!