Asteburu honetan Villabonan bikote batek jasandako eraso homofoboaren harira, Bilbao Bizkaia HARROk honako hau adierazi du:


● Bikoteak jasandako erasoa irmoki eta zalantzarik gabe gaitzesten dugu eta biktimaren eskura jartzen ditugu egoera honetan laguntza, babesa eta akonpainamendurako behar izan ditzakeen baliabide guztiak.
● Gure erakunde guztien gaitzespen publikoa, irmoa eta azkarra eskatzen dugu. Giza eskubideen gaia da hau, eta ez dago beste aukerarik. Isiltasuna onartezina da erasoaren aurrean.
● EAEko udalei, eta kasu honetan Villabonari, konpromisoa eskatzen diegu, Berdinduk, EAEko Gobernuak definitu dituen LGTBI eraso larri horietan fiskal partikular gisa parte hartzeko. Eraso hau maiatzaren 17aren, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren, bezperan gertatu zen, eta aniztasunarekiko intolerantziaren basakeria nabarmentzen du. Horregatik, konpromiso argi eta zalantzarik gabekoa hartzeko garaia da.
● Azkenik, fiskaltzari eraso honen aurka neurriak har ditzala eskatzen diogu, sexu-orientazioan oinarritutako gorroto-delitu argia baita.

HARROladies

Ezagutu HARROladies

Guretzat bakarrik den espacio bat!