- Bilbok, Santurtzik eta Plentziak ere berretsi dute askatasunaren eta aniztasunaren aldeko hitzordu horrekiko konpromisoa .
- Bederatzigarren edizio honetan, Mundaka gehitu zaio ekimenari.
- LBTI+ emakumeen egoera ikusarazteko jarduera-multzo berariazkoa eskainiko du egitarauak.
- HARROplanet ere abian jarriko da, hau da, ingurumena zainduta, jai-eremu jasangarria sortzea helburu duten ekintzen multzoa.
- Jardueretan parte hartzeko, sarrerak www.BilbaoBizkaiaPRIDE.com webgunean erosi beharko dira.
Bilbao Bizkaia HARROren 2023ko edizioaren datak behin betikoak dira dagoeneko: askatasunaren eta aniztasunaren ortzadarra Bizkaiko lurralde osotik hedatuko da ekainaren 15etik 29ra. Jai-giroko ikuskizunak eta kultura-jarduerak funtsezko tresnak izango dira aniztasuna ozen aldarrikatzeko, gizartea sentsibilizatzeko eta gizarteko esparru guztietako aliantzak lantzeko. Hala, Bilboko kaleak eta plazak LGBTI+ pertsonen eskubideen aldeko aldarrikapena plazaratzeko agertoki bihurtuko dira berriro ere. Gainera, bederatzigarren edizio honetan, hazi egin gara. Aurten, iazko edizioaren ildoari jarraituz, uraren eta kresalaren lorratzari segituko diogu, Plentziak eta Santurtzik hitzordu eta kausa honekiko konpromisoa berretsi baitute. Eta Mundaka ere aldarrikapenari batu zaio aurten.
Afektibitate- eta sexu-aniztasunari nahiz genero-identitateari lotutako ekimenak, besteak beste, kontzertuak, familientzako jarduerak, zinema-saioak, kirol-jarduerak eta Ur Parade delakoa –itsasontziz egiten den ibilaldia Bilboko itsasadarrean− eskainiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Basquetourren, Mundakako, Plentziako eta Santurtziko Udalen laguntzaz, eta La Salve, Vueling, BBK, Metro Bilbao, Euskalduna, Berdindu, Aguas Alzola, Euskotren, Euskotrenbide Sarea, Bilboko Portua eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren babesaz.
BERRIKUNTZAK: HARROladies eta HARROplanet
Aurrerapen gisa, nabarmendu behar da Bilbao Bizkaia HARROren edizio honek era bereziz begiratuko diela LBTI+ emakumeei; izan ere, HARROladies izenaren ildotik, jai-giroko, kirol-arloko eta kultura-esparruko proposamen ugariz antolatuko agenda landu du haientzat:
- Ekainak 16. Bilbo.
- 18:30-19:30. BBK Kuna. Bakarizketa.
- 19:30-21.00. BBK Kuna. LadyFesta, DJ Inaren eskutik.
- Ekainak 17. Bilbo
- 11:00-13:00. Areatza. LadyMartxa Artxandako Memoriaren ibilbidean.
- 13:00-14:00. Zazpikaleak. Txikiteoa.
- Ekainak 18. Bilbo
- 12:00-13:00. Kale Nagusia. LGBTi bandera ZUMBA musikaren doinuz.
- Ekainak 24. Santurtzi.
- 11:30-13:30. LESbisita gidatua kofradian eta museoan (arrain-erremate baten antzerki-saioa) eta Agurtza atunontzian.
Beste alde batetik, Bilbao Bizkaia HARROk ingurumena zaintzen duten jai-eremuak eskaini nahi ditu, eta, horretarako, HARROplanet jarriko da martxan aurten, jasangarritasunaren aldeko hainbat neurri hartuta, hala nola edalontzi berrerabilgarriak banatuko ditu eta birziklatze-guneak egokituko ditu. Ingurumen-arloko komunikazio-ekintzak ere egingo dira, eta boluntario-talde batek birziklatzeko eta hondakinak biltzeko prestatu diren zerbitzuei buruzko informazioa emango die bertaratutakoei.
WEBGUNE BERRITUA. ERRESERBAK EGITEA ETA SARRERAK EROSTEA
Aurten, Bilbao Bizkaia HARROk webgune guztiz berritua du, informazio guztia aurkitu eta intuizioz nabigatzeko errazagoa. Webgune horri esker, bertaratutakoek jarduera jakinetan parte hartzeko sarrerak erosi ahal izango dituzte, hala nola Ur Parade delakoan –ibilaldia itsasontziz Bilboko itsasadarrean–, ekainaren 17an, 16:00etan, edo LGBTI giza bandera osatzeko jardueran, ekainaren 18an, 12:00etan, Bilboko Kale Nagusian, zumbaren doinuz, parte hartzeko.
BB HARROren agendaren proposamen gehienak doakoak eta sarrera librekoak dira, baina jarduera batzuetan parte hartu nahi bada, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, partaideen kopurua kontrolatzeko, eduki mugatuko jarduerak baitira. Lekuak webgunearen bidez ere gordeko dira. Horixe da, hain zuzen ere, LGBTI kolektiboaren historiaz eta egungo egoeraz jakiteko Bilbon, ekainaren 17an eta 18an, antolatu diren bisita gidatuen kasua.
Jarduera horietan parte hartu nahi duen orok webgunean ageri den egitaraua ikus dezake aipaturiko egunetan eskaintzen diren kultura- eta aisialdi-proposamen guztien berri izateko, eta aurretiazko izen-emateei, sarreren erosketei, ordutegiei eta abarri buruzko informazio guztia eskuratzeko.
Laster, Bilbao Bizkaia HARROk egitarau osoaren berri emango du eta udalerri bakoitzeko jarduerak noiz egingo diren azalduko. Horrez gain, eremuei, ordutegiei, zerbitzuei eta iraunkortasunari buruzko informazio baliagarria emango du, bai eta beste berrikuntza batzuen ingurukoa ere.
Atzerako kontaketan gaude. Bi hilabete baino gutxiago falta dira Bilbao Bizkaia HARROren ekimenik esanguratsuena ospa dezagun, Harrotasuna, aniztasunaren koloreez blaitzen gaituena. Bilbo eta Bizkaia Europako harrotasunaren erreferente gisa finka dadin lortu dugu. Eta hori harro egoteko modukoa da. ZU ERE HARRO.
Bilbao Bizkaia HARRO: Bilbao Bizkaia HARRO ekimenaren lehen edizioa 2015ean egin zen, Harrotasunaren Eguna ospatzen den ekainaren 28ari lotuta. Helburu argiz sortu zen ekimena: afektibitate- eta sexu-aniztasuna nahiz genero-identitatearena eta LGBTI+ pertsonen askatasuna aldarrikatzea, kultura eta dibertsioa baliatuz.
2019ko urte esanguratsua izan zen Bilbao Bizkaia HARRO ekimenarentzat, mundura zabaldutako formatu indartsuago baten aldeko apustua egin baitzuen. Horren ondorioz, Ardatz Atlantikoan egiten diren mota horretako ekimenetan, indartsuenetako bat bilakatu zen. Denboraren poderioz, Bilbao Bizkaia HARRO haziz joan da eta gero eta aliantza gehiago batu ditu ekimenera. Gaur egun, pertsona, enpresa, antolakunde eta erakundeak helburu erkide baten inguruan elkartzen dituen egitasmo handia da: izateko eta maitatzeko eskubidea aldarrikatzea. Ekimenak 1,5 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen 2022an Bizkaian.