Bilbao Bizkaia HARRO plataformak euskal LGBTI kolektiboaren memoria historikoa jagoten du, erasoak eta jazarpen-kasuak salatzeko zerbitzua ahalbidetzen du, enpresekin lan egiten du laneko ingurune atseginak sortzeko eta LGBTI kolektiboarentzat berariaz prestatutako kultura- eta aisialdi-agenda sustatzen du.
Bilbao Bizkaia HARRO ekimena, hau da, euskal LGBTI kolektiboaren Harrotasunaren egitaraua, 2015. urtetik egiten da Bilbon. “Hiriko eta lurraldeko ekimena” da, afektibitate-aniztasunaren eta herritarrek mundu osoko LGBTI pertsonen eskubideen alde darakutsaten elkartasuna aldarrikatzeko.
Bilbao Bizkaia HARROren xedea da Bilbo eta Bizkaia erreferente bilakatzea nazioartean, batez ere, ardatz atlantikoan.
Bizkaia HARROA eraikitzeko lanean ere bagabiltza.
Gure asmoa da egitarau moduko bat garatzea udalerri guztietan eta, horretarako, hainbat jarduera eskaintzen dizkiegu (antzezlanak, zinema, aisialdiko jarduerak …).
Bilbao Bizkaia HARRO Bilboko eta Bizkaiko Harrotasunaren ekimena baino askoz gehiago da.
BBHarro plataformak euskal LGBTI kolektiboaren memoria historikoa jagoten du, erasoak eta jazarpen-kasuak salatzeko zerbitzua ematen du, lankidetzan jarduten du enpresekin laneko ingurune atseginak sortzeko eta LGBTI kolektiboarentzat berariaz antolatutako kultura eta aisialdiko agenda sustatzen du.
HARRO urtero-urtero ekainean Bilbon eta Bizkaian ospatzen dugun euskal LGBTI kolektiboaren Harrotasunaren ekimena da.
Ekimen horri atxikitako egitarauan, hiriko eta lurraldeko aniztasuna ospatzea, eskubide-berdintasuna aldarrikatzea eta gure gizartearen izaera irekia modu erakargarri eta solidarioan iragartzea xede duten gizarte-, arte-, kultura- eta kirol-jarduera ugari aurkituko dituzu, bai eta sentsibilizazio-ekintzak ere.
Proiektu honetara batutako erakundeen, antolakundeen, boluntarioen, elkarteen, komunikabideen eta erakunde pribatuen arteko lankidetzatik abiatu da ekimena.
Izurritea gorabehera, argi eta garbi izan genuen harrotasuna baldintzarik gabe aldarrikatu behar dela eta unean uneko inguruabarretara egokitu behar dela.
Hala, 2020an eta 2021ean HARRO ekimenaren egitaraua egokitu behar izan genuen, betiere ekimenaren funtsari eutsita: LGBTI aldarrikapenak ikusaraztea.
2022an, gure ohiko formatua berreskuratu genuen, sentsibilizaio-ekintza eta jarduera jostagarriz betetako programazioa antolatuta, non euskara eta euskal kultura gure ekimenaren elementu bereizgarri bilakatu ziren.
Bilbao Bizkaia HARRO erreferentziazko ekimena da LGBTI+ pertsonentzat Bilbon eta Bizkaian, eta, bereziki, ardatz atlantikoan.
Bilbao Bizkaia HARROk urteko 365 egunetan dihardu lanean LGBTI+ pertsonen alde (lesbianak, gayak, bisexualak, transexuala, intersexualak),
eta memoria historikoa, borroka eta LGBTI+ pertsonen eskubideak aldezten dituzten ekimenak bultzatuz.
Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak lanean dihardu kultura-, kirol- eta gizarte-arloko agenda lantzeko lurraldean. Hala, agenda berezia prestatu ohi du ekainean eta, ekainaren 28a, LGBTI+ Harrotasunaren Eguna ospatzen du urtero.
Ekimenaren inguruan antolatzen diren jarduera guztiak garatzeko, Bilbao Bizkaia HARRO LGBTI+ kolektiboarekin engaiatutako erakunde eta gizarte- nahiz ekonomia-eragileen diruzko eta gauzazko ekarpenak baliatuko ditu.
Bilbao Bizkaia HARROk lan egingo du LGBTI+ pertsonekin elkarganatutako eragileekin tokiko, estatuko eta nazioarteko aliantzak sortzeko eta, horiei esker, baterako jarduerak garatu ahal izateko.
Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak LGBTI+ pertsonen eta erakunde aliatuen arteko sarea bultzatuko du, LGBTI+ kolektiboaren eskubideak errespetatzen laguntzeko helburuz.
Bilbao Bizkaia HARROk lurraldeko LGBTI+ pertsonen memoria historikoa eta beharrak ezagutzeko azterlanak, ekimenak eta zerbitzuak bultzatuko ditu.
Bilbao Bizkaia HARROk lanean dihardu eragile guztiek LGBTI+ errealitatea errespeta dezaten euren politika eta inguruneetan. Bereziki, erakundeekin, gizarte-erakundeekin, sindikatuekin eta enpresekin arituko da lankidetzan.
Kontratazioen esparruan, Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak enpresen esparruan LGBTI+ pertsonen eskubideen aldeko ekimenak ezartzeko konpromiso zehatza baloetsiko du.
Bilbao Bizkaia HARROk ez ditu kontratatuko LGBTI+ errealitatea ukatzen duten alderdi politikoei, sindikatuei eta erakundeei zuzeneko zerbitzuak ematen dizkieten enpresak, indarrean dagoen lege-esparruaren barruan
Parteka ezazu!
Jakizu gure historiaz bisita gidatuei esker