Bilbao Bizkaia HARRO, Bilbao Bizkaiaren LGBTI+ Harrotasuna, aniztasunaren, ikusgarritasunaren eta garenaren harrotasunaren ospakizuna da.
Eta aurten bere irudia zuk eraikitzea nahi dugu.
Horregatik, I. Kartelen Lehiaketa abiarazi dugu, gure lurraldeko LGBTI+ harrotasuna irudikatuko duen irudia sortzeko aukera paregabea.
Hunkituko gaituen diseinu bat bilatzen dugu, istorio bat kontatuko duena, gure balioak islatuko dituena
Euskal nortasuna eta kultura sexu- eta genero-aniztasunaren balioekin uztartuko dituen kartela. Artea Harrotasunaren oihu, borrokaren sinbolo eta oztoporik gabeko maitasun-estandarte bihurtzea nahi dugu.
Deialdi hau artistei eta adierazteko eta Bilbao Bizkaia HARROn arrastoa uzteko gogoa duen edonori irekita dago.
Diseinu irabazlea ekitaldiaren irudi ofiziala izango da, batzen gaituen eta aurrera egiten laguntzen digun sentimendu kolektibo bati ahotsa emanez.