Alma herriko abesbatzan abesten duen nerabe bat da. Bere aita Kikek, abesbatzako zuzendariak, ahotsa galdu du laringektomia baten ondorioz, eta horrek klarinete jotzaile profesional gisa zuen ibilbidea amaitu du.
Almak bere identitate sexuala arakatzen du Kikeren ezkutuan, harengana hurbiltzeko modua bilatzen duen bitartean.
Biek udako jaietarako prestatzen duten kontzertua hurbildu ahala, aitaren eta alabaren arteko tirabirak gero eta handiagoak dira.