Oinarriak
2025eko kartelen lehiaketa

Ortzadar LGBT elkarteak dei egin du 2025eko Bilbao Bizkaia HARRO iragartzeko kartela hautatzeko lehenengo lehiaketarako, zeinaren oinarrian hauek baitira:

​LEHENENGOA: Parte-hartzaileak​

16 urte baino gehiago dituzten pertsona guztiek har dezakete parte.

BIGARRENA: OBRAK

Kartelak originalak eta argitaratu gabeak izango dira. (Parte-hartzaile bakoitzak 2 lan aurkeztu ditzake gehienez).

Kartelak testu hau eduki behar du:
Bilbao Bizkaia HARRO 2025
Ekainak 14 – 22 de junio
Getxo, Güeñes, Santurtzi, Bilbao
Zu ere HARRO- Tu Orgullo

Obrak formatu bertikalean egin behar dira, neurri hauekin: 50 cm x 70 cm.

Baloratuko da kartel proposamenak Bilbao Bizkaia HARRO markaren indartzea eta Euskadiko balio eta identitate kulturalei lotzea.

Dibertsitatea baloratuko da generoa eta sexu-orientazioa, jatorria eta kultura, dibertsitate funtzionala, adina, klase soziala, gorputz mota eta abarrekoak irudikatzean; rolak eta estereotipoak saihestuko dira.

Egileak adimen artifizialeko (AA) sistemaren bat erabiltzen badu kartela egiteko, horren berri eman beharko du. Horrez gain, tresna hori zer neurritan erabili duen eta nola zehaztu beharko du, eta jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen direla bermatu beharko du. Balorazioari dagokionez, gizakiek egindako kartelak hobetsiko dira adimen artifizialaz egindakoen gainetik.

HIRUGARRENA: Egile-eskubideak

Egileak behar bezala kudeatuta eduki behar ditu kartelean agertzen diren argazki, ilustrazio eta baliabide grafiko guztiak erabiltzeko eskubideak. Beste obra baten irudirik erabili badu edo plagiorik egin badu, egilea izango da gerta litezkeen arazoen erantzule bakarra, eta obra berehala erretiratuko da.

LAUGARRENA: Saria

Sari bakarra egongo da, 1.000 eurokoa.

BOSTGARRENA: Aurkezpena

Lanak online aurkezteko azken eguna: 2025ko maiatzaren 12an, 17:00an. www.BilbaoBizkaiaPRIDE.com webgunearen hasierako orrialdean bertan esteka bat ipiniko da, Bilbao Bizkaia HARRO 2025 kartelaren lehiaketa izenburuarekin, eta han klikatuta artez agertuko da izena emateko inprimakia. Inprimakian bete beharko dira:

  • Obra datuak: (Titulua edo lema, Kartelaren deskribapen laburra (500 karaktere gehienez), kartelaren kontzeptua eta elementuak teorikoki garatuko dira, hala nola konposizioa, koloreak, tipografia eta sinbologia. Erabilitako teknikak eta tresnak ere azalduko dira, eta zehaztuko da AA erabili den eta nola).
  • Datu personal hauek (Izen-abizenak / Egile bat baino gehiago, NANa, AIZa, txartel gorria; sexua (Gizona / Emakumea / bestea), jaioteguna eta jaioterria, helbidea, kontaktua (helbide elektronikoa, telefonoa eta sare sozialak)
  • Aurkezpen laburra, biografia (500 karaktere gehienez)
  • JPG fitxategia, gehienez 1 Mb-koa (titulua edo lema izango da fitxategiaren izena, letra xehez).
  • PDF fitxategia, bereizmen handikoa (300 ppp), inprimaketaren behin betiko tamainan (50 cm x 70 cm), testu bektorizatuekin eta CMYK kolore-espazioarekin. (titulua edo lema izango da fitxategiaren izena, letra handiz)

Aurkeztutako fitxategi digitala azken obra dela joko da.

SEIGARRENA: Epaia

Ortzadar LGBT elkarteak izendatutako epaimahaiak 5 ordezkari izango ditu diseinuaren, kazetaritza, kultura, politika eta LGBTI+ kulturaren alorretakoak.

Epaimahaiaren ahalmenak. Epaimahaiak aukeraketa-prozesuaren edozein unetan kanporatu ahalko ditu honelako arazoak dituzten lanak:

Zalantzazko egilea, plagioa, imitazioa, originaltasun falta.
Pertsonen duintasunaren aurkako lanak

Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 12an jakinaraziko da eta apelaezina izango da. Hala ere, epaimahaiak epaia berrikusi eta baliogabetu ahal izango du, aurreko paragrafoetan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen dela uste badu.Epaimahaiak uste badu arrazoi teknikoengatik obrak aldaketaren bat behar duela, saritutako pertsonarekin batera baloratuko da.

Lehiaketa hutsik geratu liteke. Kasu horretan, diseinua enkargatu egingo da.

Zazpigarrena: Saritutako kartela

Saritutako kartelaren egileei eskatu ahal zaie diseinuan erabilitako elementuak, tipografiak eta fitxategiak eman ditzatela, sustapenerako eta zabalkuntzarako behar diren euskarri, formatu eta aplikazioei egokitzeko.

Ortzadar LGBT elkartea izango da saritutako lanaren jabe legitimoa, baita obraren ustiapen-eskubideena ere. Berarenak izango dira, halaber, erreprodukzioko, egokitzeko, banaketako, komunikazio publikoko eta zabalkuntzako eskubide guztiak, oraingo eta etorkizuneko euskarri eta plataforma guztietan, inolako mugarik gabe, harik eta egile-eskubideak iraungi arte.

Modu berean, aurkeztutako obren erakusketa eta zabalkuntza publikorako eskubidea izango du. Hori eskubideen doako eta bakarreko lagapena izango da, 2025ko abenduaren 31era arte.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.

HARROladies

Ezagutu HARROladies

Guretzat bakarrik den espacio bat!